XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Saltzaileak autobus konpainiari deituz konpondu zuen dena, inolako eragozpenik ez zegoela erantzun bait zioten.

Baina oraindik ez nintzen New Orleansetik libratu.

Arazoa zilarrezko Moonshine petaka handi bat izan zen; bazitekeen ni nindoalako izatea, baina gertatu zen aita zurrutari ematen aritu zela egun osoan, eta geltokirantz gindoazela ikaratu egin ninduela eskumuturretik helduta garrazki murmurikatu zidanean:

- Ez haut joaten utziko.

Ezin diat utzi eroetxe zahar horretara familia zoro horrekin bizitzera itzultzen.

Hara zer egin duten hirekin.

Sei, ia zazpi urteko mutila Santa Clausen gainean hitz egiten!

Haien errua duk, neskazahar erretxindu txatxu horiena, beren Biblia eta jertse-egiteko orratzekin; hire osaba mozkor guzti horien errua.

Entzun ezak, Buddy.

Ez duk Jaungoikorik! Ez duk inolako Santa Clausik!

Eskumuturra hain indar handiz estutuz, min ematen zidan.

- Batzutan, alajainkoa, pentsatzen diat hau gerta ez zedin ezer egin ez genuelako, hire amak eta biok geure burua hil beharko genuela.